Devoir de Philosophie

histoire géo basque 3e collège

Publié le 05/01/2013

Extrait du document

histoire
LEHEN PARTEA : Errepublika eta herritartasuna 1. GAIA : Errepublikaren baloreak, oinarriak eta simboloak. I. Errepublikaren sinboloak. Frantziar errepublikak baditu ainitz simbolo : - Hiru koloreatako ikurruña : xuria (erregea), gorri eta urdina (Parise hiria). Onartua da 1871 urtean. - Lema : "Askatasuna, berdintasuna, anaitasuna". Lema agertzen da zibil batimendu eta orroitarri guzien gainean. 1792 urtean onartua da eta 1848 urtean "anaitasuna" gehitua da. - Nazional himnoa : "Marseillaise"a da. Rouget de Lisle da bere autorea. Lehenik zen iraultza kantu bat eta gero himno bilakatzen da 1879 urtean. - Marianne : emazte horrek idurikatzen du errepublikako balorean borroka urtez geroztik. Buruan duen frigianoak orroitarazten du esklabo lihatuak. Uztailaren 14ª hautatzen dute besta nazionala bezala. Besta horrek ohoratzen du 1790 eko Federazioaren besta. Egun hori Bastillaren hartzeari hautatu dute sobera bortitza baitzen erregetiarrentzat. II. Errepublikaren baloreak eta oinarriak. Frantziar errepublika idatzi ditu 1958ko konstituzioan bere oinarriak : - Ezin zatituzkoa : Frantses lurraldea batua da. Legeaok berdinak dira denentzat eta baliatuak dira Errepublikako lurralde guzian. - Laikoa : Bakoitzak bere erlisionea hautatzen ahal du bainan Errepublikak eragin gabekoa da erlisionari begira. - Demokratikoa eta soziala : herritarrek dute poderea eta heien ordezkariek bozkatzen dituzte legeak. Herritarrek badituzte ere eskubide sozialak desberdintazunak murizteko. Oinarri bat da jende baten edo gizarte baten ibiltzeko arau bat. Oinarri baten helburua da elkar bizitzea. Balore bat da asmo bat talde baten kidentzat. 2. GAIA : Nazionalitatea, Frantziar herritartasuna eta Europar herritartasuna. I. Nazionalitatea eta herritartasuna Frantzian. A. Frantziar nazionalitatea. Nazionalitatea da lotura juridiko bat (legezko bat) gizonak elkartzen dutena estatuarekin. Nazionalitatea da ere bai lotura kultural bat edo/eta lotura social bat gizona elkartzen dutena komunitate batekin. Frantziar nazionalitateak lotzen du estatua jendetzearekin eskubideen bidez. Frantziar nazionalitatea ukaiten da manera desberdinetaz : - Sortzearekin aita eta amatelarik bederen bat Frantziarra bada, frantzia lurraldean sortzen bada edo frantziatik kanpo : deitzen da filiazioa edo odolezko eskubidea. - Lurrezko eskubideak emaiten du haur sortu berriari otomatikoki Frantziar nazionalitatea Frantziako lurraldean sortua delarik burasoetarik bat bederen Frantziarra bada. - Izaiten ahal da frantsesa berantago deklarazioa eginez (frantzian sortu haur batentzat atzerritar burasoetarik edo kanpotiar batentzat ezkontzearekin). - Kanpotiar bat Frantzian bizi dena bilakatzen ahal da Frantsesa auzibide bati esker : hortan galdegiten da nazionalitate berri bat, deitzen da naturalizazioa. Frantzian, herritar bakoitzak ukaiten ditu eskubide politikoak, ukaiten ditu ere eskubide soziala. Herritar izaitea erran nahi du ere egin beharrak ukaitea. Herritarrek behar dituzte legeak errespetatu. Behar dituzte ere zergak pagatu eta defentsa egin beharra asumitu. II. Europako herritartasuna. Maastricht itunaren arabera "Europako herritarra da Europar estatu kide batetako jende bat. Herritartasun bikoitz horrek azkartzen du Europarren arteko elkartasuna eta emaiten ditu eskubide berriak : - Mugitzen libertatea eta libre bizi Schengen eremuan - Bozka eskubidea - Lana eta eskoletako diplomal eskuratzen eskubidea baldintza berdinetan. Europar herritartasuna gehitzen da nacional herritartasunarekin eta eraikitzen da batek bestari begiratuz : elkarrekikotasuna deitzen da europa batuetako herri guziek emaiten dituzte eskubide berdinak veste europako lurraldetarik etorri biztanleeri, bakarrik bere sorteriak emaiten baditu baldintza bere herritarreri. 3. GAIA : Bozka eskubidea. I. Borroka luze baten ondorioak. Iraultza eta 1848 urte artean herritarrek eskuratu dute emeki emeki bozka eskubidea. Bozka izan dadin berdina borroka ainitz izan dira emazteen bozkeri buruz. Emazteen bozka eskubidea emana da 1944 ko Apirilaren 21ean Bainan lehen bozka ofiziala emazteentzat izan da 1945ko Apirilaren 20an. Emazteek bozka eskubidea eskatzen dute haurren eta emazteen eskubideak babesteko. Betidanik parlamentuak ezeztatu dute eskubide hori. 1968ko Maiatzaren gertakariek bultzatzen dituzte politikoak kontsitan hartzea gazteen ikuspundua. 1974 urtean bozka eskubidea eta adin eragusitasuna apalduak dire 21 urtetarik, 18 urterat. Bozka unibertsalak finkatzen du bozka eskubidea herritar guzieri emana baldintza zonbaitekin (adina, herritartasuna eta bozka zerrendetan izendatzea. II. Izan ala ez izan bozka autorea Herritarra bozkaren autore bat da. Bozka eskubidea badu bere ordezkarien hautzeko : auzapeza, diputatuak, lehendakaria... Hortako 18 urte beteak behar ditu, Frantziar herritartasuna ukan behar du eta bozka zerrendetan izendatua izan behar da. Bozkaketak (scrutin) izendatzen du ibilbidea bozkagelaren idekitzearekin hasi eta emaitza ofizialen aldarrikatzearekin bukatzeko. II. Demokrazioaren inguruko eztabaidak Bozka xuria : bozkatzea gutun azal huts batekin (txartelarik gabe) Bozka baliogabeakoa : bozka bat egina txartel aldatu batekin edo ainitz txartel gutun azal baten barnean. Abstenzioa : ez bozkatzea hauteskunde batean. Hitzak Enveloppe : gutun azala Isoloir : boto kabina Urne : hautestuntzi Dépouillement : bozka kontaketa LEHEN PARTEA : Frantzian bizi 1. GAIA : Hiritik baserrira, lurralde bat hiriak eragina I. Urbanizazioaren xede handiak frantzian zabaltzea, bizimoduak, mugikortasunak Jendetze emendatzearen gatik ibiltzeko azazoak aurkitzen dira : bideen sarea zaharra eta hertsia da eta jende gero te gehiago baliatzen ditu sare hori : kutxadura emendatzen da baita ere buxadurak. Aglomerazioan bizi diren jenderako badire alternatibak : metroa, trambia, autobusa eta TER. Trambia da elgar garraoietaz gutienik gutxatzen duena. Hirigunea da polo urbanoak eta periurbanizazioaren korrona osatzen duen eremua Polo urbanoa da hiri zentroa eta bere hiringura aglomerazioa Periurbanizazioaren korona eremu urbanizatua polo urbanoaren periferietan Parise da aglomerazio edatuena. Frantziako lurralde jendeztatuenak dira Parise, iparraldea eta itsas bazterrak. INSEE-ren arabera hiri gune bat da herri multzo bat elkarri lotuak polo urbano batekin egina eta periurbanizazioko korronarekin baserritar herri multzo bat egina nun 40% langile bederen toki berean bizi direnak lan egiten duten hiri centro edo hiringuran. Eguneroko migrazioak dira unkintzen duten egun guziz bere bizi lekutik laneko lekurat ibiltzen diren jendeak. II. Baserri eremuak Frantzian. Cevennes-etako parke nazionala zatitua da bi parte desberdinetan : - Parkearen zentroa nun auraudi bereziak badira - Inguruko eremua lotura egiten duena kanpoaldearekin Bere berezitasuna da jendeztatua dela urtez guzian bakarra baita kokatua arte mendian. Erabilera gatazka dira, aktibitate desberdinak konkurrentzian sartzen direlarik eremu batean. Laboraria : laneko lekua da eta turistekin gatazkak baditu noiz egiten dituen poxeluengatik. Parkeko biztanle bat : bizi lekua, Laboraria bezala. Turista bat : josta leku bat eta denekin gatazkak egiten ditu trabak aurkitzen dituelako. Oihanzaina : laneko lekua eta denekin ez badituzte errespetatzen araudiak. Hiriaren edo hiringuaren hedadura baserriari begila etxe edo industri batzuekin eraikitzez : deitzen da periurbanizazioa. Frantziarrek desberdinki baliatu dute eremua 1975 eta 2006 urte artean. Baserri hustearen eta periurbanizazioaren ondotik, badirudi egun biztanleak hiri zentroetarat itzultzen direla. Behar bada, gertakari hori lotua da hiriaren erreberritzeari erran nahi baita karrika eta auzo apaintzeko eginak diren obra guzieri. 1. PARTEA : Mende bar zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta social aldakuntzeri begira 1. GAIA : Zientifiko eta teknologiko berrikuntza handiak XX. mende denboran irudi medikalak aintzinamendu handi bat ezagutzen du. Lehen erradiografiek erakusten dituzte hezur hautsiak, bikikako bitxikeriak... Geroztik teknika hobetu da eta ekografia eta IRM emaiten dituzte gaur egun ohar batzu argituagoak. Orduan ebakuntza (chirurgie) egiten ahal da haurdunaldi denborako (grossesse) arazoak eta burumuineko zauriak sendatzeko. Medikal irudiek laguntzen dute beraz heritasunen diagnostiko hoberena. Osabide berriekin medikuntzako aintzinamenduek gizonaren bizi esperantza luzatzen dute. 2. GAIA : Produkzio sistemaren bilakaera eta bere ondoriak gizartean I. Empresen bilakerak XX. Mendean : Citroën empresaren adibidea André Citroëneek sortarazi du Citroën empresa Parisen 1914 urtean. Gerla denboran armak ekoizten ditu eta 1919 urtean aldatzen ditu bere ekoizpenak automobilak egiteko. Gaur egun Citroën marle hiru kontinenteetan aurkitzen da : Europan, Asian eta hego Amerikan. 1920 urtean Citroën empresa saltegiak eta lantegiak idekitzen ditu Europan publizitatea eginez. Empresak garatzen ditu estatu batuetan ikusia produkzio sistema molde batzu : - Fordismoa : elkartzen ditu lan ohizkoa eta lan sari handiak, ekoizpena eta erosketa bultzatzeko. - Taylorismoa : lan kate batean sailak banatuak dira Guti eskolatu langileie eta mugimendu sailekin egin beharrak dira. Citroën empresa zozietate anonimo bat da : bere kapitala zatitua da akzioetan eta akziodunek banatzen dituzte elkarren artean lantegiaren irabaziak. Gaur egun Citroën aurkitzen da mundo osoan ohitu delako mundializazioari : aldatu da familiako empresatik, nazioarteko empresa batera (empresa bat bere aktibitatea garatzen duene munduko herrialde ainitzetan). III. Aldaketa horien ondorioak : langileen aldaketa era lanaren lekuz aldatzea Kanpotiarren egin ongi etorria aldatzen da XX. Mendean zehar : - 1920 urteen inguruan : Imigrante ainitz etortzen dira Frantziarat Europako herrietatik industrietan eta mehategietan. - 1930-1945 urteen artean : 2. Gerla mundialaren denboran. Xenofobia, antisemitismoa eta kanporatzeak sortzen dira. - "30 glorieuses" : Ekonomiko hazkunde orokorran. Langileen beharra eramaiten du eta imigrazioa berriz hasten da (Afrikatik) - 1975 urtetik geroz : krisia ekonomikoa : mugen zerratzea eta xenofobia berriz hasten da. Gaur egun Frantzian, bostetarik frantses batek bederen badu arbaso bat kanpotiarra, erran nahi baitu Frantses herritartasun gabekoa. Hori da 1900 urtez geroztikako imigrazioaren fase desberdinen ondorioa. (Voir q. 1) Frantziak galdegin ditu bereziki langile imigranteak. Imigranteak dira jende batzu frantziako lurraldetik kanpo sortuak, frantzian bizi direnak, anartean ukaitearik frantses herritartasuna. Azken 30 urtetan Frantziak zerratu ditu bere mugak imigrazioari begira. Orduan, entzuten dira hitzaldi xenofoboak bereziki 2008 hasteko krisia ekonomikoaren ondotik. Xenofobia : aiherkundea atzerritarren kontra

Liens utiles